Bost

Ia guztiok zuen katarsi partikularra egin ondoren, norbait nitaz gogoratu da eta hemen nator biluzte publikora gehitzera:

1. Unibertsitateko hirugarren maila nengoela Bizkaia aldean, kirola egin behar nuela sartu zitzaidan eta Karateko klaseetara apuntatu nintzen Leioako kiroldegian. Taldean ia guztiak neskak ginen, baina hori bai, nire gerrikoa zuri-zuria zen bitartean, nire kideena marroia zen, eta beltza ateratzekotan zeuden ikasturte horretan. Normala den moduan, gorriak eta bi ikusi nituen kumiteetan (borroketan); ederki berotuta ateratzen nintzen! Katak(posizioen koreografia) ziren nire gustokoak, eta horiei esker ikasturtean bertan gerriko berdea lortu nuen (ondoren datoz urdina, marroia eta beltza). Ikasturte haren ondoren, ordea, praktiketan lanean hasi eta betirako baztertu nuen traje zuria. Hortxe daukat kajoian, txukun-txukun.

2. Institututik Italiara egin genuen bidaian Vaticanoa ezagutzeko aukera izan genuen. Egun horretan Aita Santuaren harrera publikoa zegoen eta bertara joatea pentsatu genuen hiru lagunok. Milaka pertsona sartzen ziren areto erraldoiaren atzealdetik eliza katolikoaren buruak arroz ale bat ematen zuen. Halako batean, bankuen arteko tartean isten hasi ziren, pasilo itxia osatuz. Gu badaezpada ere pasiloaren aldamenean jarri ginen eta hara non hasten den Juan Pablo II pasilotik paseatzen, jendearengana hurbiltzen. Aldemeneko mojak konturatu zirenean, gure gainetik pasa nahi izan zuten, baina ukabilkada eta inproperio batzuk tarteko, gure egoera mantendu genuen. Aita Santua gure aldamenera etorri zen eta gurekin hasi zen hitz egiten! Ea nongoak ginen eta gu euskaldunak ginela, noski. Eta bera, “a sí, País Vasco” esan eta bedeinkatu egin gintuen eskuak buru gainean jarriz. Ni egia esan, beti izan naiz kritikoa tinglatu katolikoarekin, baina une horretan duela gutxi hil zen nire amonaz gogoratu nintzen pozik. Flipatu egingo zuen!

3. Nire diskografia eklektikoaren artean Alejandro Sanzen lehen lana topatu daiteke, Escorbutoren Anti-todo diskarekin batera. Komentariorik gabe.

4. 2003ko abenduan Madrilera joan ginen laneko lagun batzuk. Helburua, Siete Vidas telebista saioko grabaziora joatea zen, eta bidez batez sekulan izan gabeko Ikeatik bueltatxo bat ematea. Grabaziora berandu iritsi ginen, baina ederki pasa genuen, nahiz eta ia egun osoa eman bertan. Okerrenaeszena eta eszena bitartean publikoa “girotzeko” zegoen “animatzailea”, pena ematen zuen gehiago. Izugarrizko barreak egin genituen kapituluarekin, eta gure begiekin ikusi ahal izan genuen Gonzalo eta Aidaren artean “zerbait gehiago” zegoela. Eguna ezin hobeto bukatzeko Santi Millán eta Sole-rekin argazkia atera genuen. Oso jatorrak.

5. 8 bat urte nituela Aralarrera joan ginen egun pasa familiakoak. Bertako tabernan zerbait beroa hartzen ari ginen mendi bueltaren ondoren eta begiak bertan zegoen souvenir dendara joan zitzaizkidan: postalak, egutegiak, llaberoak… guztiak ere San Migel deunaren irudia itsatsirik. Halako batean, amak bagindoazela esan zidan laugarren aldiz edo eta ahots tonuak azti jarrita, bertatik mugitzea hobe nuela pentsatu nuen. Korrika abiatu nintzen gurasoen atzetik, baina buelta azkarregi eman nuen eta tupusteko ederra eman nuen aiton handi baten kontra. Beltzez zegoen jantzita goitik behera, eta gona handi bat zeraman. Berak irribarre bat egin eta ea ondo nengoen galdetu zidan. Nik baietz, eta korrika alde egin nuen. Aitak kotxera iristerakoan esan zidan aiton hura Jose Migel Barandiaran zela.

Horra hor bostak.

Advertisements

  1. Arraioa…berandu etortzen naiz zurengana marroia pasatzako…kasuen la leche!!
    Bootxo…horrek bai dirak abenturak horrek..ia ia bakarrik faltatzen zaizut niri ezagutzea..jejejeje

  2. goi-esferetan kontaktu asko dituzu zuk e? joño joño..

  3. Lekesan, ni prest zu ezagutzeko, faltaría más! Zuk esan Tokioko zein tokitan geratzen garen, jeje!

    Indezent, momentuz, “goian” baino aldamenean kontaktuak edukitzea nahiago. Hala ere, uste dut Benediktorekin aurreko bedeinkapenak ez duela konbalidatzen.

  4. …kredituekin beti berdin, horrela ezin da!

  5. Ahaztu zait: katea jarraitu dezala kafetegitzak!

  6. uau! bizitza horrekin gainontzeko “mortal” guztioi gaizki uzten diguzu!




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: