Tau 85-Unicaja 56

p1040267.jpgHorixe izan zen nire bizitzan zuzenean ikusi dudan lehen saskibaloi partidaren emaitza, nire gozamenerako. Institutura joaten nintzen garaitik gustatzen zait saskibaloia; goizeko ordu txikietan Canal Plusen NBAko partidetan ikusten nituen Jordan, Magic Johnson, Bird eta koadrila guztiarekin ederki pasatzen nuen.

Duela bi hilabete, hego haize bolararen batek bultzatuta edo TAU zuzenean ikusteko kapritxoa sartu zitzaidan, eta ordutik herenegun arte data eta aurkari egokia topatzen aritu gara i eme eta biok. Egun pasa dotorea egin genuen Gasteizen. Bazkari ederra, parte zaharretik bueltatxoa (Santa Maria Katedrala bisitatzeko gogoekin geratu ginen), argazki batzuk atera eta hortxe goaz Araba pabiloira.

Garaiz iritsi gara, parking erraldoia ia hutsik dago. Hirugarren ateruntz goaz, internet bidez ateratako sarrerak poltsan bilatzen ditudan bitartean. Ea ez diguten timatu… Primeran; aknea aurpegitik kendu ezinik dauden bi gaztetxok sartzeko baimena ematen digute, eta aurrez-aurre pabiloiaren erdian dagoen markagailu erraldoiarekin topatzen gara. Bonboi kutxa batean nagoela dirudi. Kili-kili bat nabarmentzen dut.

Gure eserlekuen bila hasten gara. 102 sektoreko 2 eta 3 ahulkiak dira. Galdetu eta a zer nolako sorpresa, lehenengo errenkadan gaude! Hemendik jokalarien izerdia usaitzeko aukera izango dugu, aupa testosterona! Dagoeneko TAUko jokalariak berotzen dabiltza. Gauden tokitik, nahiz eta nahikoa gertu egon, ez dute hain handiak ematen. Soilik Natxo Lezkanok banan-bana eskua ematen dienean konturatzen gara benetan altuak direla tipo hauek. Faltan botatzen da Perasovic.

p1040281.jpgSergio Scariolok bere gomina paseatzera atera bezain pronto bertan gauden ia 8.000 zaleek txistukada handi batez egiten diote agur. Berari bost; elegante, bere tokira doa. Txislidersak hortxe agertzen dira, alai, pinpirin. Gaztetxoegiak iruditu zaizkit. Epaileak kantxaren erdira. Denak prest dago.

Azkar joaten dira lau laurdenak. Zuzenekoak hori dauka, intentsitate handiagoz bizi duzula dena. Garraisiak, txaloak, txistuak, txaranga… dena nahasten da ordu eta berrogei minututan. Eskertzekoa goialdean etengabe animatzen dagoen peña. Scola flojotxo, eta Splitter ederki. Housen pare bat matek guztiok zutik jartzen gaitu; nolakoak garen, gero ipar amerikarrengatik hitz egingo dugu. 20 puntuko tartea ateratzen diegu eta atzean eserita dagoen tipoa bronkaka ari zaio TAUri (bere taldea), epaileari (nahiz eta arrazoia eduki), Scariolori eta azken batean, aurrean harrapatzen duen edozeini. Etxeko maskotari adarretatik heltzeko gogoa ematen dit, urduri jartzen ari nau eta. Azken segunduak falta direla, pozak eztanda egiten du.

Prozesioan abiatzen gara beteta dagoen aparkalekura; 8.000 inurri. Gasteiztik ateratzea kosta zaigu, baina pozik gaude, merezi izan du.

Advertisements

  1. Komentario txiki eta garrantzi handirik gabekoa…
    Lotsagarria edo ridikulua (ez dakit nola klasifikatu) TAUko Txislidersak. ACBko talde profesional batek nola eduki dezake horrelako Txislidersak. Umeak dira. Lehen aldia da ACBko partidu batera joaten naizela baña ez zuten zerikusirik normalean TVn ikusten diren emakume ederrei (mesedez ez hartu hau komentario matxistataz, ez noa hortik).
    Edo agian hauek ordezko aulkitik atera ziren?




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: