Get Fuzzy

Komiki tira hau AEBtako hainbat egunkarietan argitaratzen da eta Darby Conley-ek idatzi eta marrazten du. Protagonistak Rob Wilco exekutiboa eta bere bi pisukide bereziak dira: Satchel Pooch txakurra eta Bucky Katt katua.

satchel.jpgIstorioaren mamia azken bi hauen izaera desberdinean oinarraitzen da, txakur eta katuaren izaerak muturrera eramaten baititu egileak. Satchel txintxoa, eskuzabala arduratsua, eta zergatik ez esan, pixka bat tontolioa da (erlojua erabiltzen du beti). Bucky, berriz, bucky.jpgkontrakoa: gaiztoa, egolatra, handinahia, berekoia eta gauzak nola diren, ahal duen guztietan “txakurkeriak” egiten dizkio Satcheli (Siames arrazakoa da eta bere panpina Smacky-rekin ibiltzen da ia beti). Rob gaixoa bien erdian egoten da, bata babesten eta bestearen barrabaskeriak konpondu nahiean. rob2.jpgEz sinestekoa da bere pazientzia… Bai Satchelek eta bai Buckyk hitz egiten dute, eta pertsonen konportamendu asko dituzte, erdi animalia eta erdi pertsona.
Ironia asko, mala letxe gehiago eta norberaz barre egiteko gogoa. Get Fuzzy: a contrapelo eta Get Fuzzy: a contrapelo 2 liburuak aukera ederra dira pertsonaia maitagarri hauek ezagutzeko.

Advertisements



    Utzi erantzun bat

    Fill in your details below or click an icon to log in:

    WordPress.com Logo

    You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

    Twitter picture

    You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

    Facebook photo

    You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

    Google+ photo

    You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

    Connecting to %s



%d bloggers like this: