Besteen bizitza

lives-of-others-das-leben-der-anderen-poster-0.jpgSarrerak balio dituen sei euroak ez ditut aspaldian hain gustura ordaindu: Das Leben der anderen (La vida de los otros), Florian Henckel von Donnersmarck gidoilari eta zuzendariaren lehen filma ikusi nuen atzo (bere lehen lana da). Burugogor jarri ziren nire lagunei zor diet plazerra, izan ere, hasiera batean filma jatorrizko bertsioan ikusteko gogo handirik ez nuen. Larunbateko logureak kendu ondoren, argiago geratu zait zintak sortu diren bezala ikustea betegarria ez ezik, beharrezkoa ere izan beharko lukeela.

Gerd Wiesler (Ulrich Mühe) kapitaina Alemaniar Errepublika Demokratikoko Stasi polizia sekretuko (eta ahalguztiduneko) ofizial fina da. 1984. urtean Georg Dreyman (Sebastian Koch) idazle ospetsua eta Christa-Maria Sieland (Martina Gedenk) aktorea espiatzeko agindua jasoko du. Beraien bizitzak Alderdiarekin bat egiten duela dirudi, beste idazle baten heriotza gertatzen den arte.

Hainbat gauzek atentzioa eman didate, eta zaila da guztiak adieraztea, elementu guztiak beren tokian baitaude eta guztiz armoniatsu. Zuzendariak oreka lortzen du ia perfektua den gidoi batekin eta bere eszeneratzearekin. Era honetan, bisualki oso ederra den pelikula batekin egiten dugu topo, nahiz eta tonu grisak diren nagusi (edo beharbada horregatik beragatik). Existitzen ez dela ematen duen kamera bat artearekiko maitasuna duten hiru pertsonaien testigu ixila da. Gidoia guztiz zehatza eta era berean zolia da, panfletokeriatan erori gabe.

Hainbat gai lantzen ditu filmak eta guztiak primeran, gainera. Nola arteak pentsamendu politiko desberdinetako jendea bildu dezakeen. Eta batez ere gizakiaz, zuzena dena egiteaz, nahiz eta hori sinesten dugunaren kontrakoa izan.

Advertisements

  1. Askori entzun diet dagoeneko filma izugarria dela. Bada garaia zinera joateko.




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: