Pornoa pandarentzat

panda-sichuan-trip-photograph-dsc01751.JPG

Animalien munduan “izarrik” baldin badago, hori panda handia da (Ailuropoda melanoleuca). Nahiz eta oraindik galtzeko arriskuan egon, pixkanaka-pixkanaka aske bizi diren kopurua handitzen ari da (duela bi urtetako datuen arabera, 1.600 aske–Txina erdialdeko Sichuan eta Tibeten– bizi dira eta 188 berriz, gatibutasunean). Egoera honek, ugalketarako duen zailtasungatik eta duen itxura berezi eta goxoagatik galtzorian dauden espezien eredutzat hartu izan da, Txinako ikurtzat bihurtu arte.

Ugalketa arazoek eraman dute hain zuzen ere Tailandiako Zoologiko bat (Chiang Mai) bertan dauden bi pandak pelikula pornoen bidez sexualki “animatzeko”. Bi panda hauek 2003. urtean alokatu zizkien Txinak hamar urtetarako, eta ordutik bikoteak panda txiki bat lortzeko asmotan dabiltza. armand-david.jpg
Duela aste batetik hona panda arrari egunero 15 minutuko pelikulak ikustarazten dizkiote; bertan, bere espezieko sexu jardunak agertzen dira. Baina saiakerak ez du izaten ari arrakasta handirik, Chuang Chuang-ek ez baitie kasurik egiten ere irudiei. Gauzak horrela jarrituz gero, intseminazio artifialarekin saiatuko dira. Eta gauzak doazten bezala, bide hori hartu beharko dutela iruditzen zait.

Pandaren munduak beti erakurri nau, egia esan. Nire ametsetako bat litzateke bere ingurune naturalean horrelako pelutxe erraldoia ikustea. Harreman hau oraindik eta gertuagoa egin zen XIX. mendean Pandaren berri “mendebaldeko zibilizazioan” euskaldun batek eman zuela jakin nuenetik: Armand David. Gaia gustokoa duzuenontzat Armand David, pandaren aita Kepa Altonaga irakaslearen liburua gomendatzen dizuet.

Animo, Chuang Chuang, eutsi goiari!

Advertisements

  1. joe… pelikula pornuak? hori egiya alda? baño 18 urte bete ta geo, eo lenuo? jajaja

  2. hombre, ia 2 metro eta 100 kilotako panda hartz bati “pelutxe” deitzea? Ez dakit nik gehiegi gustatuko ote litzaioken e? :-)

  3. panda emeek ere burukomina izango dute ziuraski…;)

  4. Itziar, badirudi hauek ez dutela Perpignan-era joan beharrik horrelakoak ikusteko. Tailandiako masajeak hartzeko ere ez dute mugitu beharrik eta…

    Bestetik, nahiz eta 300 kiloko hartz grizzly enormousa agertu, guztiei automatikoki pelutxe deitzen diet. Amatasun instintu hori izango da, batek daki…

    Eta ez naiz arritzen burukomina izatea panda eme gaixoak, horrelako SOSO bat aldemenean edukita!!




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: