Euskarazko hitz politena

letras.jpgBehin baino gehiagotan ikusi ditut gisa honetako lehiaketak azken urte hauetan. Oraingoan atentzioa deitu didana ekimena zeinek martxan jarri duen izan da: Diario de Navarrak, alegia.

Lehiaketan parte hartzeko email bat bidali behar da euskera@ diariodenavarra.es helbidera bakoitzak gogokoen duen hitza aipatuz, bai eta izena eta harremanetan jartzeko era adieraziz. Parte hartzaile guztien artean zenbait sari zozketatuko dira. Hitz bozkatuena apirilaren 23an emango da ezagutzera egunkarian. Ez dut uste parte hartuko dudanik, baina nire aukera, estetikoki eta fonetikoki hauxe litzateke:

  • Txarrantxa.

Zuena?

Advertisements

  1. “Kiskitxa”….edota “Maitea”.

  2. “Txarrantxa” oso aukeraketa ona da!
    Nik “goroldio” eta “zipristin” ere proposatuko nituzke. “Mizpira” ere ez da txarra, ezta?

  3. Dagoeneko lehiaketaren emaitzak eman dituzte: PINPILINPAUXA izan da hitz bozkatuena, baina ez gehiegi ere, 6 botu bakarrik jaso baititu. Bere atzetik, MAITIA/MAITEA, BIHOTZA, TXIMELETA, EDERRA, XALOA.

    Niretzako azukre gehiegi…

  4. Baaaaii….Maitea oso ona da!! jejeje Ez da soinu gaitik…zeren agian pinpilinpauxa edo besteak soinuagaitik hobetxuak dira….baina maitea entzuten duzunean…..ejem…Suposatzen dot, noski, zeren nik neu ez dut entzun…sniff




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: