Telebistako mandoa

Beti kuriosoa iruditu zait telebistako mandoaren (urrutiko agintea, euskara jatorrean) zenbakiak zein kateentzat gordetzen ditugun konparatzea; badakizue, etxeko azterketa soziologiko horietako bat egiteko. Afari ondorengo elkarrizketa “interesgarri” horietako batean edo bestean atera izan dut gai hau, eta behin baino gehiagotan konturatu naiz badugula barne egitura orokor bat kateak grabatzerako garaian. Hauxe da gehien estilatzen den eredua, nirea barne:

homer1.jpg1. TVE1

2. La2

3. ETB1

4. ETB2

5. Tele 5

6. Antena 3

7. Cuatro

8. La Sexta

Kointzidentzia hutsa edo globalizazioa honaino ere iritsi da?

Advertisements

  1. ja, ja, ja :-) oso ona! egia da!
    Beno, nire etxean 8.Goierri Telebista, eta LaSexta berriz 0. kanalean. Pixka bat eskizofrenikoa egia esan Antena3-seia; Cuatro-zazpia, Sexta-0… edukitzea baina beno. Gainera, etxebizitzaz aldatu eta era “logikoagoan” ipintzeko aukera izan dudan arren horrela ipini ditut berriz ere!

  2. Nirean badira aldaketa pare bat:
    1: etb1
    2: etb2
    3: tve1
    4: la2
    5: T5
    6: Antena 3
    7: cuatro
    8: Goierri tb
    Nire etxean ez da la6rik baina egongo balitz 9.a tokatuko litzaioke

  3. Joe indezent, euskal label peto-petoa zara!

  4. jajaja, bai, lehen zuek bezela zeuden baino telebista berria werosi genuenean abertzaletasun arrebato batek eman zidan ;)

  5. Nik indezentearen antzera daukat, zure azterketa soziologikorako:

    1, etb1
    2, etb2
    3, tve1
    4, la2
    5, tele5
    6, sexta
    7, cuatro
    8, teledonosti
    9, localia
    10, antena3
    11, hetxizerak eta pornoa duen kate indentifikatugabea

    (antena3 6.ean geneukan, baina etxean ikusten ez dugunez 10.era pasatu dugu, sextari lekua utzita)




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: