George bakartia

george2.jpg

Horrela deitzen diote eta etorkizun tristeena duen animalietako bat da, izan ere, bere arrazatik (Pinta irletako dordoka Galapagoa) geratzen den dordoka bakarra baita. Bere 70 urteko bizitzan ez du emerik ezagutu, baina badirudi, berarekin genetikoki lotuta dagoen beste espezie bat aurkitu dutela, eta horrek etorkizuna guztiz aldatuko luke.

Hala ere, ez da lan erraza izango, izan ere, “George bakartia” aspaldian gatibutasunean bizi da bere antzeko bi emeekin, baina ez du inoiz interesik eduki ugalketan. Badirudi sexua ez zaiola gustatzen; edo eme hauek ez ditu gogoko, batek daki. Oinordekorik gabe hilko balitz, gizakiaren erruz galtzen den laugarren dordoka espeziea litzateke.

Ondo letorkio George-i Londresen ireki berri duten AMORA, Sexua eta Erlazioen Akademiara joatea. Akademia honetan sexu interaktiboaren museoa ikus dezakegu, jostailu kitzikagarriak erosi, tabernan edari afrodisiakoak edan eta iradokitu, hezi eta jolasten ikasteko ikastaroetan parte hartu daiteke.

Sex, galapago’s eta Rock and Roll

Advertisements

  1. …gizajoa… Hori ere gipuzkoarra seguru

  2. Ia-ia, Indezent. George ez baina genetikoki bere antza duen beste espezie hori Goierrikoa ote den aztertzen ari dira… ;-P




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: