Lo

jan.jpgJan Grzebski poloniarrak 1988. urtean lan istripu bat izan eta geroztik koman egon da 19 urtez, pasa den ostiralean esnatu zen arte. Komunismoan lo hartu eta kapitalismoaren erdi-erdian esnatu da gizon hau. Lau seme-alabekin lo hartu eta 11 bilobekin esnatu da (argazkian denbora honetan guztian zaindu duen emaztearekin, Gertruderekin).

Zer esango dizuet ba, bizitzan zehar ez al duzue inoiz lo sakon batean sartu eta delako arazotik ihes egin nahi izan? Zein irtenbide goxoa litzateke denbora pasa araztea Morfeoren besoetan gordeta zaudelarik, ezta? Sentimendu hau urtetik urtera gailentzen zitzaidan azterketa garaia iristen zenean. Amets programaturik ezean, kontsolamendu bakarra Roland Garroseko partidak ikustea nuen…

Animo apunteetan murgilduta zaudeten guztioi!

Advertisements

  1. mizpira

    Uf, 19 urtez behintzat ez! Apunteetan murgildu behar honek ez du hainbeste irauten eta zorionez noizean behin galdu behar ez diren uneak bizitzeko aukera izaten da. Lotan pasatzea, une horiek alferrik galtzea litzateke!




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: