Ikastaro proposamena guraso (hasi)berrientzat

crying-baby.jpgAskotan entzungo zenuten nola hankagorri txiki hauek instrukziorik gabe etortzen diren eta askotan zer nolako buruhausteak ematen dizkieten praktiketan dauden gurasoei. Kolektibo sufritu horri begira, nire lagun Ingumak (mundiala zara!) diseinatu dituen ikastaroak proposatzen dikizuet:

Teoria lantzeko:

  • Umeen oinarrizko hizkuntza: espresio erregularrak, gu-gu, negarra, zotina, barretxo desorekatzaileak…
  • Umeen hizkuntzaren joera nagusiak: gose naiz, kaka dut, negar egiten dut horrelakoa naizelako….
  • Umeen hizkuntzako ediziorako tresnak: hiztegiak eta interpretazioa: aiton-amonen itzulpenak, aitatxoren itzulpenak, amatxoren itzulpenak…

Bestalde, behar bada garai hauetan hain aproposak diren udako ikastaroetan zeozer praktikoagoa antolatu daiteke:

  • Umeen kotxetxoak gidatzeko baimena lortzeko ikastaroa.
  • Umeen sillatxoen montaje eta desmontaje praktikorako ikastaroa.
  • Sillatxoen gida saioak egoera gogorretan: Paseotxoa euria egiten duen egunetan: Nola jarri umea sillan busti barik, karrotxoa gidatu esku batekin, beste eskuan aterkia daramazula, zure poltxoa, umearen meriendaren poltxoa, erosketak, txakurra, egunkaria eta gainera mobiletik deitzen zaituzte…
  • Ah! eta oinarrizko ikastaro bat, nola esnatu zure bikotea era suabe eta dotorean gauen, umea negarrez dagoenean eta zu mila aldiz jaiki zarenean, ¡qué ya te vale tío! Zure txanda da!!!!

Ordu kopurua guztira: 500.

Titulazioa: Jaio-berrien beharrizan eta funtzionamenduan espezialista titulua.

Homologarria Ipar Hemisferioko herrialde guztietan.

Matrikula prezioa: Gurasoen desesperazio-mailaren araberakoa.

PD. Post hau nire bi lagunei eskaintzen diet, bata duela aste bete izan baita amatxo eta besteari egunak (orduak?) faltatzen baizaizkio kargu berri hau hartzeko. Zuek bai zuek!

Advertisements

  1. Maiora

    Gurasoen desesperazio-mailaren araberakoa…. Atzo goizean umeak prestatzen ari nintzen kalera joateko. Txikia bainatzen ari nintzen bitartean, nagusia gelan zegoen arropak janzten, formal-formal. Nagusiak nire laguntza eskatu zuen, (aita ere etxean zegoen, baina “ama” errazago ahoskatu eta esaten denez…) gelara joan nintzen, laguntzera. Minutu eskas bat izan zen. Bueltatu nintzenean, gure sagutxoa (lau urte ditu) galduta zegoen, bainera bitsez gainezka zegoen eta ez zegoen bere arrastorik. Lurretik ere bitsa! Arnasa hartu, zenbatu: bat, bi, hiru, beno… eta hurbildu. Gel pote oso-osoa hustu zuen uretan. Atera nuen bainutik eta sikatu ondoren bainerako tapoia zabaldu nuen, ura oso astiro zihoan. Zein arraro! Zer geratuko ote da? Arazoa zein ote zen ikusterakoan, han aurkitu nuen arrazoia, kaka-mokordo eder batek oztopatzen zuen irteera.
    Orduan esan nion umeari: baina ze demontre egin duzu? Ama! kakagurea izan dut, eta ez hozteko, ba baineran egin dut baina, lasai ama! Xaboiaz ondo garbitu dut bainua eta!
    Minutu baten: kaka egin, gela hutsitu eta komuna guztiz bitsez bete. Denbora gutxitan zenbat gauza egin daitezken!

  2. Maiora, zu dudarik gabe, ikastaro hauetako tutorea, jaja!

  3. :-)
    barkatu par egitea Maiora, baino jo! ze ona!
    Benetan, ni zurekin nago, animo! baina…

  4. Maddi

    Mundiala pasadizua! barre ederrak egin ditut!




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: