Euskal Herriko 7 mirariak

Uztailaren 7an erabakiko dira zeintzuk izango diren Munduko 7 Mirari berriak. Tartean daude Moaiak, Stonehenge, Txinako Harresi Handia, Erromako Koliseoa, Alhambra eta Petra, eta oraingoz lehiaketa honela doa.

Mundu mailako sailkapen hau alde batetara utziz, Euskal Herriko 7 mirariak zeintzuk diren aukeratzea proposatzen dizuet. Oinarriak:

  • Zazpi probintzietako edozein eraikin, paisaje, toki, ekitaldi, jai, e.a. izan daiteke.
  • Lehiaketa ekainaren 24a arte egongo da zabalik.
  • Oinarri gehigorako proposamenik baduzue, egin lasai.

Hotz-hotzetik ez hasteko, lehen proposamena botako dut:

 

 

  1. Aztiaren txabolako trikuharria, Billar (Araba)
Advertisements

  1. Oso ideia ona.Hor doaz ba batzuk:
    – Guggenehim Museoa
    – Kontxako badia
    – Gernikako Arbola
    – Larrun Mendia (ikusten den paisaia)
    – San Ferminak
    Gogoratuko zaizkit gehiago, lasai…

  2. mmmm nik re pentzaukoet.
    eske derrepente harrapau diazu…

  3. mikel

    Nik zazpi anti-mirariak ere sailkatuko nituzke:
    – Itoizko urtegia.
    – Bardeetako tiro-poligonoa.
    – Lemoizko zentrala.
    – Loiuko aireportua.
    – A8 autopista.
    – Oizko parke eolikoa (beste edozein ere sartu ahal da).
    – Barakaldoko megapark.

    Eta eraikitzen ari diren batzuk ere laster sartuko nituke: AHT, Gendulain, 2×2 autopista, …

  4. oxtan

    Nire ustez Urederraren iturburua Urbasan

  5. Nik aukeratutako zazpi mirariak:
    – Arantzazu (Oñati)
    – Oñatiko unibertsitatea
    – Arrikrutzeko kobak (Oñati)
    – Guggenheim museoa (Bilbo)
    – Gasteizeko eraztun berdea
    – Donostiako hondartzak (Kontxa, Zurriola eta Ondarreta)
    – Andra Mari Zuriaren enparantza (Gasteiz)

  6. Arbelaitz

    Nik aukeratutakoak:
    -Abandoibarra
    -Kontxako Badia, Zabalgunea eta Portua
    -Arantzazu
    -Sorginetxe trikuharria
    -Leire
    -Gaztelu Plaza
    -Xareta eskualdea: Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi.

  7. garret

    Ni erabat nago Mikelekin, mirariekin batera zerrendatu behar genituzke antimirariak ere.

  8. Nireak ere ez doaz zuen proposamenetatik oso urrun
    – Guggenheim museoa.
    – Gaztelugatxeko Doniene.
    – Urdaibai.
    – Kontxa.
    – Arantzazu.
    – Bardeak.
    – Bizkaiko Zubia

  9. 1. Kontxako badia.
    2. Bizkaiko zubia.
    3. Karrantzako Pozalagua kobazuloa.
    4. Laguardia herria.
    5. Otsagabia herria.
    6. Orreaga.
    7. Gaztelugatxe.

  10. Koldotxu

    Nire proposamenak… (batzuk errepikatuak)
    – Eskarabilera / Basauriko Jaiak
    – Kalimotxoa
    – Txabarri jauregia (Bilbo, orain gobernu zibilaren egoitza, zikina badute ere)
    – Armintza
    – Txatxarramendi uhartea
    – Getariako sagua
    – Estropadak

  11. dENiS

    – Anboto
    – Pintxo-txikiteoa
    – Arantzazu
    – Erratzuko Zubipuntako taloa
    – Mikel Mindegia
    – Urepeleko artzaina
    – San Ferminak

  12. Larunbatean jakin izan genuen zeintzuk diren munduko 7 mirari berriak:

    * Txinako harresi Handia
    * Petrako hondakinak (Horrela agertzen da hiztegian. Jordania)
    * Kristo berreroslea (Brasil)
    * Machu Picchu (Peru)
    * Chichen Itzá (Mexico)
    * Erromako koliseoa
    * Taj Mahal(India)

    Gure sailkapenari dagokionez, nirearekin 11 erantzun eta irratirako elkarrizketa baterako proposamena jaso ditut; ez dago batere gaizki. Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Hauexek izan dira bozkatuenak:

    1. Kontxako badia (5 botu).
    2. Guggenheim museoa eta Arantzazuko santutegia (hiruna botu).
    3. San Ferminak; Gaztelugatxe eta Sorginetxe trikuharria (bina boturekin).

  1. 1 zabaldu.com

    Euskal Herriko 7 mirariak

    Munduko zazpi mirari berrien lehiaketa dabil hortik (San Fermin egunean erabakiko omen dena), Unescok antolatua. Baina Euskal Herrian zein zazpi gauza miragarri izendatuko genituzke halako kanon bat osatzeko? Hona zerrenda hori sortzeko proposamen bat.




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: