Ardo gorri naparra II

Egun pasa ederraren ondoren, Bilbotik Donostira doan trena hartzeko zain nengoen geltokian. Nire pentsamendu etilikoetan murgilduta nenbilela aguretxo bat hurbildu zitzaidan ea Donostira zihoan trena orain etorri behar zuen galdetuz. Nire gogoeta sakonetik kostata atera eta baietz, oraintxe helduko zela esan nion.

orfeon-donost-2003.jpgBerak orduan orfeoiaren kontzertu batetik zetorrela eta primeran pasa zuela esan zidan, eta horrela, inolako abixurik eta anestesiarik gabe, Verdiren ez-dakit-zein opera hasten zait kantatzen hantxe, andenaren erdian! Joeeee, noizbait bat ligatuko eta gerra zibileko kintoa izan behar! Hau komeriya!

Eskerrak orduntxe trena iritsi zela, bestela espektakulu guztia tragatu behar izango nukeen. Dagoeneko egoera hauek ekiditzeko neskok izaten dugun radarra defkondos mailan neukan, eta hurrengo helburua agurea eta ni bagoi desberdinetan egotea zen. Hori lortzeko bagoira bera baino beranduago sartzeko estrategia erabili nuen, horrela bera eseritzen zen lekutik urrun jartzeko (hau dena, trena frenatzen ari zela planeatzen).

Trena gelditu eta jendea jeisten hasi zen. Ni agurearen atzean. Bera bagoira sartujohnson-ben.jpg orduko korrika bestera joango nintzen. Jende guztia atera eta oraindik ez zela sartzen, mekasuen! Ihes egingo dit! Gerri joko ikaragarriya eginez atzeko bagoira korrika batean joan nintzen bidaian egingo nuen lokuluxkaz gozatzen. Ja, ja, nirea da garaipena! Baina, ZER??? Aguretxoa atzetik korrika batean neukan, dopatutako Ben Johnson bat baino krono hobearekin! JODERRRR!

Bere arnasestua atzean entzuten nuelarik (oraindik bihotzekoak emango dio, no te fa!) bagoiaren aurrealderaino joan nintzen (ez zegoen beste inor!!!), banakako eserlekuan eseritzera (zakur aurpegiarekin, noski). Berak indirekta harrapatuko zuenaren esperantza (miraria?) ez zen oso handia, baina azkenean ni baino hiru eserleku atzerago eseri zen.

Dagoeneko okerrena pasa zela sinistuta, musika entzuten jarri nintzen. Baina, bai zera! Ia bihotzekoak eman zidan berriro nire aldemenean ikusi nuenean, ea Eibarrera iristeko zenbat geltoki zeuden galdetzera etorri zenean. Eta denok dakigu jubilatuek zerbait kontrolatzen badute hori garraio publikoaren ordutegiak eta bonoak direla. “Animo Bootxo, 20 minutu eta jeitsi egingo da. Eutsi!”.

Beste galderarik egiteko aukerarik egin gabe musika belarrietan jarri eta lo itxurak egin nituen. A zer nolako arrazoia zuen Einsteinek! Dena erlatiboa dela? Bai horixe! Izan ere, 20 minutu horiek inoizko luzeenak egin zitzaizkidan. Azkenean, villa armerara iritsi zen trena. Izugarrizko agurrak eta loreak bota ondoren itxi zen atea.

Gloria Geynor-en I will survive kanta bilatu nuen MP3an begiak itxi aurretik.

Advertisements

  1. Mairu

    Solasaldia, opera abestu, loreak bota… hori bai zortea! Agureak ere beraien enkantua dute. Ez???
    Paul Newman eta hauek

  2. Zuk ere iman madarikatu hori duzu orduan? Estazioren batean banaiz eta zunbaturen bat agertzen bada apustu nire ondoan esertzen dela. Izugarrizko elkarrizketa surrealistak izana naiz bian pozten nau bakarra ez naizela konturatzeak ;)




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: