Nola bihurtu zure seme-alaba gaizkile batean

Adin txikiko epailea den Emilio Calatayud-ek “Reflexiones de un juez de menores” liburua argitaratu du. Hona hemen bertan agertzen den dekalogoa ; oso ona!

1:Hasi txikitatik zure seme/alabari eskatzen duen guztia ematen. Era honetan mundua berea dela sinistuko du.
2: Ez kezkatu bere heziketa etiko edo espiritualagatik. Adin nagusitasuna lortu arte itxaron.
3: Biraoak esaten dituenean, barre egin. Honek gauza dibertigarriagoak egitera animatuko du.
4: Ez egin errietarik edota ez esan zerbait gaizki egiten duenik. Erruduntasun konplexua sortu diezaiokezu.
5: Berak botata uzten duen guztia jaso: liburuak, erropa, jostailuak. Era honetan erantzunkizuna beste baten gainean uzten ikasiko du.
6: Utzi edozer gauza irakurtzen. Bere platerak, mahai-tresnak eta edalontziak ongi garbitu, baina trankil egon bere burua zaborrez betetzen badu.
7: Zure bikotearekin bera aurrean dela errieta asko egin; era honetan familia apurtzen denean ez du hainbeste sufrituko.
8: Gastatu nahi duen diru guztia eman. Era honetan ez du pentsatuko lortzeko lana egin behar denik.
9: Bere nahi guztiak bete. Sakrifizioak eta soiltasunak frustrazioa ekar dakioke.
10: Irakasle, bizilagun edo beste edozeinekin arazoak dituenean beti bere alde jarri. Guztiek zure seme-alaba izorratu nahi dutela pentsa ezazu.
Advertisements

  1. Mairu

    Orain dela aste batzuk TVE2an ikusi nuen gurasoak jipoitzen dituzten gazteen inguruko erreportajea. Bertan epailearen adierazpenak eman zituzten. Argia izan zen, lehengo gurasoak eta oraingo gurasoen arteko desberdintasunak adierazi zituen. Arau barik hezi omen ditugu gure seme-alabak eta hor sortzen dira arazoak epailearen ustez. Gaurko gazteen leloa: “dena nahi dut eta oraintxe bertan, emadazu”




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: