Agur, Ipurbeltz

Gaurko Berrian agertzen da nola Ipurbeltz haurrentzako komikia desagertu egingo den 31 urte eta gero. Izugarrizko pena eman dit albiste honek, izan ere, Ipurbeltzek lortu zuen nire liburu-zaletasuna piztea, Ramuntxo Ganbelutxo bezalako pertsonaiekin.

Komiki historikoa desagertzearen arrazoiak harpidetzen beherakadak eta gizarteko joeren aldaketak izan dira, Erein argitaletxearen esanetan. «Ipurbeltz-ek 31 urte bete ditu kaleratu zenetik, eta urte horietan asko aldatu da gure gizartea, eta ez gutxiago gure irakurleria ere», azaldu du Idoia Gonzalez Ipurbeltz aldizkariko zuzendariak. «Edozein aldizkaritako harpidetzak une larrian dabiltza gaur egun, eta Ipurbeltz-eko joera ere halatsu zebilen: behera. Gizartearen joerekin batera gazteen gustuak ere aipatu behar direla iruditzen zaigu: azkenalditxoan Ipurbeltz-ek ez zuen lortzen garai bateko harrerarik. Komikia ere ez dabil gure artean momenturik loriatsuenean».

Advertisements

  1. joe, ze pena! :-(
    eta horrela desagertu behar da? besterik gabe?
    31 urte eta gero, amaiera festaren bat edo egingo diote ba, ezta?
    ez dakit, edo sariren bat eman…




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: