Ama hasiberriaren balada (I)

Hiru hilabete pasatxo dira “kargu” berria hartu dudanetik. Hiru hilabete ZORAGARRI; hiru hilabete SINESTEZIN; eta zergatik ez, hiru hilabete ERO.

Ez naiz hemen hasiko ama izateak suposatzen duena deskribatzen (ez dut uste hain gauza handia azaltzeko gai izango nintzakeenik). Asmo xumeagoarekin, “hasiberri” honek egunero topatzen dituen hainbat egoera xelebre kontatu nahi ditut, bere kargupean hankagorririk ez dituenarentzat guztiz ezezaguna den mundu oso baten existentzia emateko (duela hiru hilabetetatik ezagutzen hasi naizena).  

·       Logistika. Ia ezin sinistukoa da gaur egun haur batek behar dituen (edo behar dituela uste dugun) gauza pila imajinatzea. Uste dut NASAk Martera joateko behar duen azpiegitura sinpleagoa dela gure txikiena baino: lehen hilabetetako sehaska txikia edo moisesa; handixeago egiten deneko sehaska “ofiziala”; paseatzera ateratzeko kotxezitoa; gainean eramateko kanguroa; autoan jartzeko ahulkia; bainurako ajuarra (Donostiko La Perla bainuetxean dituzten baino gauza gehiagorekin)… eta abar eta abar. Hainbeste trasterekin umea non dagoen ahaztu ez bazaizu, gaitz erdi.

ama-hasiberriaren-balada-i

·       Pardelak. Badaude tamaina desberdinetakoak, neska edo mutilentzat, animalitxoekin, xurgatze-maila desberdinekin, banda elastiko handiagoarekin… Hain da konplikatua mundu hau, ez baita harritzekoa lehen aldian etxera lau talla handiagoak diren paketearekin bueltatzen bazara. Lasai; hilabete baten bueltan pixohialetan katedraduna bihurtuko zara eta.

·       Poltsa. Goian aipatutako logistikaren zati bat da, baina aparteko puntua behar duena. Behin ama (edo aita, edo haurraren zaintzaile) izanda, BETI eraman behar duzu gainean poltsa. Bertan txikiarentzat aldatzeko erropatik hasita txupetearaino aurkitu dezakegu, eta tartean babak garbitzeko toallatxoa, jostailu kuttuna, kolikoentzako homeopatia, ipurdia garbitzeko toallak, pardelak (bere tamainakoak, ahal bada), haurraren osasun kartilla (aurreko egunean pediatra izan duzu eta ateratzea ahaztu zaizulako) eta azkazalak mozteko guraizeak, BESTEAK BESTE! Ez da harritzekoa beraz poltsak Olentzeroren zakuaren tamaina izatea, eta behin baino gehiagotan altxatu ezinik ibiltzea. Poltsa zure gorputzaren luzapen bat bihurtzen da, hainbeste gauza “beharrezko” dituenez toki guztietara eramatea ezinbestekoa delako eta noizbait ahazten bazaizu AKABO!  

(Jarraituko du…)

Advertisements

  1. jo! Qué guay! :-)
    Ez dakidana da, horrenbeste betebeharrekin hemen idazteko beta ere noiz hartzen duzun! :-)
    Ei! Baina segi horrela, e? hurrengo kapituloaren zain geratzen naiz eta

  2. Inoiz haurrak izateko gogoa kenduko diguzu… ;)

  3. Ez da nere intentzioa aitatasun gogoak zuei kentzea… hala ere ziur nago saiatu behintzat saiatuko zaretela! ;-P
    Eta denbora bilatzearena, ba egia esan eklipseekin gertatzen den bezala, noizean bahin eta hankagorri txikiak baimena ematen duenean…

  1. 1 Ama Hasiberriaren balada (III) « erbinnuriaren aztarnak

    […] pm Filed under: Hankagorriya, bridget jones momentuak Bai, berriro nator amatasun kontuekin (I eta II). Ez neukan asmorik, baina, hainbat amek testu hauekin oso ondo pasa dutela esan didate […]




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: