Ama hasiberriaren balada (II)

ama-hasiberriaren-balada-ii

Aurreko post bati jarraituz, hementxe nator berriro guraso “karguarekin” batera egunero aurkitzen naizen egoera xelebre batzuk kontatzera, dagoeneko, hori bai, bost hilabete t’erdiko “esperientziarekin”:

Kotxezitoa edo karritoa. Aurreko postean aipatu nuen logistika ataleko zati garrantzitsua edozein guraso hasiberrientzat. Alde batetik, aukeratzeko garaian harrituta geratzen zara dauden aukera piloarekin: lau edo hiru errubera, manillar osoa edo zatitua, suspensioekin edo gabe, halako freno edo bestea… Fernando Alonso izango bagina ere! OHAR GARRANTZITSUA: karritoa kotxeko maleteroan sartzen den AURRETIK jakin behar da. Zergatik uste duzue daudela hainbeste monobolumen?

Hurrengo pausoa karritoaren erabilera ikastea da. Komeni da haurra bertan sartu aurretik hainbat froga egitea (horretarako panpin bat erabili dezakegu. Ez daukanarentzat meloi edo kalabaza batek ere balio dezake). Nik ariketa hauek egitea gomendatzen dut:

1. Edozein igandeko eguerdiko poteoan praktikak egitea (ahal bada, euria egiten duen egun batean). Ariketa honekin gurasoek jendea eskibatzen duten trebezia landu eta karritoak duen tamainaren kontzientzia hartuko dute.

2. Eliza inguruko adokinetatik paseatu. Ariketa honen bidez jakingo dugu ea haurra kotxezitotik airean aterako zaigun saltoengatik eta goian aipatutako suspensioak ordaindu genuena balio zuten.

3. Karritoarekin goazenean telefonoz hitz egin. Ariketa honi plus bat gehitzeko guardasola ere irekita edukiko dugu. Honen bidez, gure psikomotrizitatea landuko dugu.

Dutxa. Une honetan ez naiz gogoratzen noiz hartu nuen azken bainua. Beno, gezurra; badakit zehazki noiz izan zen: orain dela BOST HILABETE T’ERDI. Nik ez dakit beste amak, baina lehen hilabete hauetan dutxatzearena (bainatzearena utopia da) abentura bat da niretzat. Gutxi gora behera, horrela izaten da kontua:

1. Hankagorriya poz-pozik dago, bere jostailuekin jolasten, barrez.

2. Egoera aprobetxatu eta hamakatxoan jartzen duzu, dutxa azkar bat hartzeko ilusio guztiarekin. Hankagorriyak poz-pozik jarraitzen du.

3. Hamakatxoa komunera ekartzen duzu eta dutxa prestatzen hasten zara hankagorriyari abesten diozun bitartean. Dena primeran doa.

4. Dutxako txorrota irekitzen duzun UNEAN, hankagorriya bere biriken kapazitate guztia frogatzen hasten da, Placido Domingo izango balitz bezala.

5. Adrenalina topera igota, hortxe hasten zara dutxa hori hartu nahian, baina negar dezibelioak gora doazen bezala, azkenean txanpua buruan eta toalla ahal den tokian jarrita dutxatik ziztu bizian ateratzen zara.

6. Hankagorriya besoetan hartzen duzu daukan “tragedia” kontsolatzeko asmoz. UNE HORRETAN BERTAN, automatikoki, garbitu gabe geratu zaizkizun tximetatik tiraka hasten da barre algara batean, pozez zoratzen.

7. Hurrengo egunean, lankideak ez dizute ezer esaten, baina begietan antzematen zaie zure “look” berriak sortarazten dien errukia. Albert Einstein eta La bruja Averiaren tarteko zerbait.

Baina zein ederra den guraso izatea…

Advertisements

  1. Amaia

    Ai eneee… liburu bat idazteko moduko anekdotak die honek! imajinau ein zaitxut dutxako abentura horretan… jajaja!!!

    pozik baña, ezta? hori da printzipala!

    mosu handi bat!

  1. 1 Ama Hasiberriaren balada (III) « erbinnuriaren aztarnak

    […] Filed under: Hankagorriya, bridget jones momentuak Bai, berriro nator amatasun kontuekin (I eta II). Ez neukan asmorik, baina, hainbat amek testu hauekin oso ondo pasa dutela esan didate (eskerrik […]




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: