Ama azterketa

Lagun batek gaur bidalitakoa.

“6 urteko alabarekin pasatzen ari nintzela, lurretik zerbait hartu eta ahora eramaten hasi zen. Objektua eskutatik kendu eta berriro hori ez egiteko esan nion.
supermom.jpg-Zergatik?_ galdetu zidan.
-Lurrean zegoelako eta zuk ez dakizulako lehen non egon den. Zikina dago eta ziurrenik germenak izango ditu._erantzun nion.
Alabak miresmen aurpegiarekin begiratu zidan eta galdetu zuen:
-Amatxo, nola dakizkizu hainbeste gauza? HAIN ZARA AZKARRA…
Eta nik erantzun:
-Ama guztiak dakizkigu gauza hauek. Amatxo azterketan sartzen dira galdera hauek. Ez baldin bakizkizu ez dizute amatxo izaten uzten.
Beste bizpahiru minutu ibili ginen, alabak informazioa baloratzen zuen bitartean:
-A, ulertzen dut! Ez baduzu azterketa gainditzen aitatxo izatea tokatzen zaizu, ezta?
-Horixe-esan nion, irrifarrea ateratzen zitzaidan bitartean”.

Amatxo eta aitatxo guztiei dedikatua ;-)

Advertisements

  1. jajaja! ze ona! ze politte!
    :D

  2. El Hormigueroko frases de niños liburuan lehen orrian joateko modukoa jajaja

  3. bai… amatxoak mirestekoak dira ;*

  4. Zuek hirurok ziur azterketa hori gaindituko zenuketela!
    ;-p




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: