Egunerokoa

“-Noiz hasi behar da serioski idazten? (…)

– -Ahal bezain azkar hobeto- erantzun zion irakasleak.

– Ba orduan etxera noa- esan zuen ikasleak, hitzaldi hutsaletan minutu bat gehiago ere galtzeko prest ez zegoen eta”.

(Del Amo, M. Me gusta escribir, 1987, 23)

Anaiak komunioa egin nuenean oparitu zidan lehenengo egunerokoa. Uste dut opari horrek arrakasta handia izan zuela garai horretan, komunioz jantzitako panpina eta argazki albumarekin batera. Azalean bizikleta gainean neska panpoxa agertzen zen eta urre koloreko letretan MI DIARIO jartzen zuen. Giltzarrapo txiki bat ere bazuen, tamaina bereko bi giltzekin, beste inork bertan jasotakoak ez ikusteko. Sekretutasun horrek bultzatuta hasi nintzen bertan idazten.

diarioUrte batez txintxo-txintxo idatzi nituen bertan gertatzen zitzaizkidanak letra txukunarekin. Gutxi gora behera, aldaketak aldaketa, hauxe zen 365 egunetan idatzi nuena: “ikastolara joan naiz eta lagunekin jolastu dut. Gero etxera etorri eta meriendatu ondoren berriro jolastera joan naiz. Afaldu, kafesnea hartu eta lotara”. Artean izugarri gustatu behar zitzaidan kafesnea, egunero-egunero agertzen baitzen nire kroniketan.

Argi dago nire 9 urtetako bizitzak ezin duela Harry Potterrenarekin konpetitu. Gauzak, ordea, interesgarriagoak bihurtu ziren 14-15 urtetik aurrera. Dagoeneko lehen eguneroko hura bukatu nuen eta beste bat erosi nuen, oraingoan giltzarraporik gabe (segurtasun neurri berria egunerokoa toki sekretuan gordetzea zen), eta gero beste bat eta beste bat… Hemendik aurrera eta hogeitapiku urtera arte lagunekiko gorabeherak eta bihotz kontuek hartzen dute orrien tarte osoa, eta benetan ikusgarria da zer nolako sentimenduarekin dauden idatzita lerro horiek. Noizean behin irakurtzen dut eta atzo gertatu izan balira bezala gogoratzen ditut gauzak. Barrea gehienetan eta malkoren bat ere ateratzen zait oraindik.

Eguneroko hori idazteak asko lagundu zidan hainbat urtetan. Nire pozak, penak, kezkak eta dena delakoak bertan plazaratzen nituen, inoren erantzunaren beldur edota lotsarik gabe. Gaur egun egunerokoa ez, baina blogean idazten jarraitzen dut. Hala ere, inoiz ez dut berriro orduan idatzi nituenak baino gauza “autentikoagoak” idatziko.

Harry Potter-en edozein libururekin konpetitzeko moduan.

Advertisements

  1. Amaia

    Aupa guapisima! ni be 9-10 urtegaz hasi nintzen diarixua idazten, eta orduko kontu batzugaz be barriak bota izan dodaz! Lau bat kuadernotxo eukiko dotaz orain arteko nire biografiarekin. Hustuketa saio onak ein dodaz oin artien, eta oin gitxiau eitxen doten arren aitortu bier dot lantzien behin boligrafua hartu ta amaitu bako kuadernua hartzen dotela esku artien. Aspaldi bizi ta sentidutakuak irakurtzerakuen momentuen bizi izendakua primeran gogoratzen dot nik be. Zurekin identifikauta sentidu naz!

  2. Ez dakit hemen idatzitakoak ordukoak baina autentikoagoak izango diren baino batzuk, eskertzen dugu zu bueltan izatea blog honetan.
    Ongi etorri berriz ere!




Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: