Archive for the ‘Bobi’s guorld’ Category

Bobik 9

Zorionak, prexioxa!

Bobi txikitan 2

Advertisements

Ezin ikusi

Batzuetan gauza bitxiak gertatzen dira inguruan.

Gure hankagorria eta Bobi ezin dira ikusi. Hankagorriak oraindik borroi handiak ikusten dituelako soilik, eta Bobik kataratak dituelako; hau komeria! Oraingoz elkarren berri entzumena (Bobiren zaunkak) eta usaimenaren bidez (hankagorriaren pardel kiratsa) izaten dute eta badirudi oinarri sendoak izango dituen harremana izango dela.

Energia askatzeko

Bobik izugarrizko energia dauka, eta horregatik egunean behin paseo eder bat ematen diogu. Hala ere, ez da nahikoa izaten eta gustura asko joango litzateke beste behin ere energia askatzera. Kontua da bere azken kapritxoen arabera, soilik nirekin edo amarekin atera nahi duela, eta nahiz eta anaiak bereak eta bost egiten dituen berarekin joan dadin, ba ez duela nahi (“only girls” lelopean dabil, antza denez). Eta nire kasuan ba ez daukat aukerarik (ez energiarik) bigarren buelta hori emateko eta amak belauna ere ez. Hori dela eta behin baino gehiagotan pentsatu izan dut etxe barruan kirola egiteko zinta automatiko horietako bat erosi eta bertan jartzea…

Bobik 8

Zorionak, guapisima!

Itsu

Itsu geratuko da Bobi epe ertain batean. Hori da albaitariak pasa den astean esan ziguna, eta orain arte idazteko animorik izan ez dudana.

Azken hilabetean anaia ari zen esaten paseatzera ateratzen zuenean hainbat gauzaren kontra jotzen zebilela. Nik eta amak berriz harriak botatzen genizkionean ez zituela askotan topatzen ikusten genuen, baina horren arrazoia txoriburu xamarra zela uste izan dugu orain arte. Pasa den asteartean anaiak berriro zuhaitz baten kontra jo zela esan zuenean dagoeneko ez zitzaidan normala iruditu (zazpi urte ditu oraindik) eta begiak begiratu nizkion zuzenean.

Bihotzak buelta horietako bat egin zuen begi bakoitzean sare txurixka bat ikusi nuenean, eta arratsaldean albaitariarena laguntzeko esan nion anaiari, dagoeneko larritua. Garbitu eta lasaigarri bat eman ondoren (kotxean zorabiatu egiten da), albaitariaren kontsultara sartu ginen, uste txarrenak hartuta. Ordua aurretik eskatu ez genuelako haserrea bapatean desagertu zitzaion albaitariari bertara joateko arrazoia esan eta gure aurpegiak ikusi ondoren. Bobi eta biok sartu ginen kontsultara, anaiak enkargu bat egin behar zuelako. Mahaira igo eta segituan eman zidan diagnostikoa: “Bootxo, Bobi itsu geratuko da, kataratak ditu”. Hitzik gabe eta malkoz gainezka geratu nintzen.

Etxerako bidea oso luze egin zitzaigun hiruroi.bobi3.jpg

Badirudi genetikoa duela. Eskuineko begitik dagoeneko ez du ezer ikusten, eta datorren urterako besteko ikusmena ere galduko du. Operatzeko aukerarik ba omen dago, baina Madrilera joan behar da, 3.000 euro baino gehiago balio du eta ez omen dago ziurtasunik ondo geratzeko. Beraz, ez dugu operatuko.

Albaitariak ere esan zigun berarentzat baino okerragoa izaten omen dela guretzat, eta horrela da, “paxara” ederra eman digu guztioi. Animaliak gustoko dituenak ulertuko du. Bobi berriz beti bezala dabil, etengabe pelota eskatzen eta paseatzera joateko zaunka egiten, baina guretzat zerbait aldatu da, ironia dirudi, baina beste begiekin ikusten dugu.

  • Etxeko altzariak ez mugitzea,
  • paseatzera joatean beti toki berdinetatik lotuta eramatea
  • edozein oztoporen aurrean hitz gako bat erabiltzea (geldi, kontuz, e.a.)

dira txakur itsu baten jabeek izan behar omen dituzten hiru arauak. Informazio interesgarri gehiago ere lortu dut, beti ere atzerriko orrietan, hau bezala: http://www.handicappedpets.com/

Ba holaxe. Ea ez garen gu itsutzen.

Razio bikoitza

Hoyek bai hoyek ondo emandako zazpi urte!

20070405-1236.jpg

Gaur galleta-razio bikoitza.

Mozorro desfilea

Aurten ez naiz mozorrotuko, eta honekin badira hiru urte. Eta hori izugarri gustatzen zaidala. Horregatik, nire inauteri-monoa hobeto eramateko (eta piska bat izorratzeko, aitortu behar dut) nire txakurra mozorrotzea pentsatu dut.

bobi2onaona.jpg

Bobi 6 urte t’erdiko euskal artzai txakur eme ederra da (ikusi besterik ez dago), eta bere izena Dallas telebista serieko Bobby Ewing-etik datorkio, kulebroiko txintxoarena. Amonari izugarri gustatzen zitzaion pertsonaia hau (batez ere JR gaiztoari aurre egiten ziolako), eta geroztik etxeko txakur guztiek izena oinordetzan hartu izan dute.

Bera manipulagarria… ee, nirekin ados egongo denez, hainbat proposamen ekarri ditut berarentzat asteburu honetarako. Ea mozorroa aukeratzen laguntzen didazuen:

bobimozorrok.jpg

1. Hiru txerritxoak ipuinean lastozko etxea egin zuen txerriarena:

2. “Dog’s against the sagardotegis” aktibistarena:

3. Euskalteleko bezeroaren zerbitzuko teknikariarena:

4. Edo “txakur berdea naiz eta harro nago” iraultzailearena:

Beno, hortxe aukerak. Zure botua mezu honi erantzunez eman edota SMS idatzi 9999 zenbakira MOZORRO txerri, MOZORRO sagardotegi, MOZORRO bezero edota MOZORRO berdea jarriz. Botu gehien lortzen dituen mozorroa jantziko diot eta egingo dugun zozketaren irabazlearentzat neurrira egindako jantzi berdina oparituko diogu.