Archive for the ‘jatekua’ Category

Igandearen nostalgia

Zortzi zatitan

zortzi-zatitan.jpgHorrela gustatzen zaizkit galletak esnetan bustitzea. Elkarrizketagai hauxe izan dugu gaur lantokian (benetan interesgarria), eta bakoitzak bere teknika azaldu dugu.

Nire kasuan gutiziz aukeratzen ditut bi “biktimak” (galleta maria edo antzekoak, normalean), batera zatitzen ditut erditik (krak) eta berriro krak egiten diet. Zortzi zati berdintsu doaz kikararen gainazalera, hirinezko iceberg txikien pare. Kolakaoaren esentzia guztia xurgatzera behartu ondoren eta desegiteko zorian daudenean erreskatatzen ditut eta gupidarik gabe ahora eraman.

Umm… ez da ordu txarra salbamendu ekintza bat egiteko.

Gorria baino beltza gehiago dastatu nuen pasa den larunbatean lagun batzuekin egindako bazkarian. Lehenik pote pare bat Lizarran hartu eta ondoren Lakar herrian kokatuta dagoen Lezaun ardotegira joan ginen otordua egitera.

fot_04_01.jpgLezaundarren patriarkak egin zigun harrera eta guztiz liluratu gintuen bere etorriak; XVII. mendeko dokumentu batzuetan dagoeneko agertzen omen dira edaten ari ginen kupel horien aipamena, mahatsak egiten duen ibilbide guztia, Nafarroako ardoaren merkatua, produkzioa… Pazientzia ederra eduki zuen gurekin!

Ondoren, ardo dastaketa egiteko aukera izan genuen Edorta semearekin. Hau gozatua! Urtekoa, kriantza eta reservaz gain, dagoeneko pasatu xamar zegoen ardoa ere probatu genuen, desberdintasuna nabaritzeko. Hortxe ibili ginen, koloreak desberdindu, usainak banatu eta zaporeak deskribatzen. Nik hiru botila erosi nituen; botilla bat Lezaun reserva 2002 eta bi botilla Lezaun Gazaga 2005. Ea zenbat irauten didaten.

Mahaira eseri orduko 15:30ak pasa ziren, eta gure begien tamaina erdira jeitsita zegoen. Jantokia ez da oso handia (100 pertsona juxtu-juxtu sartuko dira), baina bai ordea polita eta goxoa, eskaini ziguten janariaren pare. Arratsaldeko 19:00etan edo amaitu genuen bazkaria, etxean egindako orujoarekin (barruan nituen birus guztiak akabatu zituena, bide batez).

Tokia mundiala, “jenerua” ezin hobea, eta tratua chapeau! Dudarik gabe bueltatzeko toki bat.

Munduko makailao onena

Norvegiakoa agian? Ba ez, The Washington Post egunkari estatubatuarraren arabera, Irungo La Bacaladera enpresaren makailaoa da munduko onena.

rpescado16.jpgOtsailaren 28an argitaratu zen erreportaje honetan, Ellen Ficklen-ek (gourmet elikagaietan eta delicatessen produktuetan adituak. Esparru ezinhobea aditua izateko) AEBtan aurkitu daitezkeen “espainiar” produktuen errepasoa egiten du. Produktu horietatik La Bacaladera enpresak esportatzen dituen makailao gatzatuaren azpizun eta solomoak azpimarratzen ditu (pil-pilean prestatzeko, batez ere).

Ez dira uste genuen bezain tontoak amerikano hauek. Zorionak enpresari.