Archive for the ‘zinema’ Category

Gaur deskubritu dut serie hau eta benetan pena merezi duela uste dut. gainontzeko kapituluak jeitsiko ditut.

Ea zuek zer esaten dezuen.

Gauzak nola diren, asteburu honetan MATRIXen lehen filma ikusi behar dut egin behar dudan lan baterako eta KASUALITATEA (edo sinkronizitatea. Honetaz hitz egingo dut beste egun batetan, oso interesgarria iruditzen zait eta), gaur lankide batek bideo mundial hau bidali digu.

Bertan, errusiar talde batek  (Bolshaya Raznitsa / Большая Разница) MATRIX pelikularen zine mutuko parodia egiten dute. Ona benetan!

Oro har, oraindik sexuaren ikuspuntu maskulino bat jasotzen dugu komunikabideetatik. Hori dela eta, oso interesgarria iruditu zait DEVORA RAN bezalako aldizkari elektroniko batekin topo egitea. Hona hemen beraien aurkezpena:

“DEVORA RAN® es una revista sobre la cultura del sexo fundada por dos mujeres (Soledad Romero y Sabine Klötzer) hartas de la visión tradicional y repetitiva del porno. DEVORA RAN® es el inédito escaparate de la revolución sexual que la sociedad atraviesa; una verdadera alternativa al convencionalismo de la industria sexual de la actualidad.

DEVORA RAN® se dirige a mujeres y hombres para consolidarse como la primera revista de sexo destinada a un público mixto. La fuerza de DEVORA RAN® está en ser la alternativa que todos esperaban. Debuta en el mercado sin competencia, dispuesta a complacer e informar a un consumidor desinhibido en el sexo y amante de la cultura.

DEVORA RAN® no es una revista porno, abarca mucho más que penetraciones, felaciones y pollas. No sólo retrata modelos posando, explora por mediación del arte la actitud y la cultura sexual de gente real.

DEVORA RAN® es una plataforma de difusión que da a conocer las obras de sus colaboradores: el arte en el sexo, a través de la fotografía, el cine, la música, la literatura, la filosofía, la pintura, la ilustración, el diseño, etc.  DEVORA RAN® culturiza el sexo coordinando proyectos, organizando eventos y publicando las propuestas de los mejores artistas”.


Erika Lust zine zuzendariari egiten dioten erreportajea adibidez, kontuan hartzeko modukoa dela uste dut. “Five stories for her” (2007) filman bost istorio erotiko kontatzen ditu, emakume zein bikoteei zuzenduta eta mentalitate maskulinotik zuzendutako pornotik ihes eginez.

Prométeme

Prométe. Emir Kusturica. 2007.

Egia esan, pelikulaz ezer jakin gabe sartu nintzen zinemara. Koadrilakoei tokatzen zitzaien aukeratzea eta beraz, men egin behar. Eta egia esan, ez nintzen damutu, ez horixe, izan ere, pelikula honek ez zaitu epel uzten.

Horrela laburtu genezake filma: Tsane gaztea bere aitonarekin eta beraien behia, Cvetka-rekin bizi dira, mendi puntan. Beraiez gain, herrixkan irakaslea bakarrik bizi da. Egun batean, Tsaneren aitonak hilzorian dagoela esan eta zin arazi egiten dio gertuen dagoen hirira joango dela eta behia saldu, elizarentzat erlijio ikono bat erosi, berak benetan nahi duen zerbait ekarri eta emaztegaia topatuko duela.

Egoera surrealistak, komikietatik ateratako pertsonaiak eta umore zakarra nahasten dira pelikulan. Barrea, harridura eta batzuetan halako nazka ere sentitzen duzu. Niri batean baino gehiagotan “El milagro de P. Tinto” filma gogora arazi dit.

Momenturik onenak: pelikula guztian zehar hegan dabilen zirkoko tipoa eta mafiosoak indiolarrekin duen harremana.

Besteen bizitza

lives-of-others-das-leben-der-anderen-poster-0.jpgSarrerak balio dituen sei euroak ez ditut aspaldian hain gustura ordaindu: Das Leben der anderen (La vida de los otros), Florian Henckel von Donnersmarck gidoilari eta zuzendariaren lehen filma ikusi nuen atzo (bere lehen lana da). Burugogor jarri ziren nire lagunei zor diet plazerra, izan ere, hasiera batean filma jatorrizko bertsioan ikusteko gogo handirik ez nuen. Larunbateko logureak kendu ondoren, argiago geratu zait zintak sortu diren bezala ikustea betegarria ez ezik, beharrezkoa ere izan beharko lukeela.

Gerd Wiesler (Ulrich Mühe) kapitaina Alemaniar Errepublika Demokratikoko Stasi polizia sekretuko (eta ahalguztiduneko) ofizial fina da. 1984. urtean Georg Dreyman (Sebastian Koch) idazle ospetsua eta Christa-Maria Sieland (Martina Gedenk) aktorea espiatzeko agindua jasoko du. Beraien bizitzak Alderdiarekin bat egiten duela dirudi, beste idazle baten heriotza gertatzen den arte.

Hainbat gauzek atentzioa eman didate, eta zaila da guztiak adieraztea, elementu guztiak beren tokian baitaude eta guztiz armoniatsu. Zuzendariak oreka lortzen du ia perfektua den gidoi batekin eta bere eszeneratzearekin. Era honetan, bisualki oso ederra den pelikula batekin egiten dugu topo, nahiz eta tonu grisak diren nagusi (edo beharbada horregatik beragatik). Existitzen ez dela ematen duen kamera bat artearekiko maitasuna duten hiru pertsonaien testigu ixila da. Gidoia guztiz zehatza eta era berean zolia da, panfletokeriatan erori gabe.

Hainbat gai lantzen ditu filmak eta guztiak primeran, gainera. Nola arteak pentsamendu politiko desberdinetako jendea bildu dezakeen. Eta batez ere gizakiaz, zuzena dena egiteaz, nahiz eta hori sinesten dugunaren kontrakoa izan.