Koko eta Trikik 40 urte

Duela 40 urte sortu omen zen Sesam Street. Pila bat gozatzen nuen Epi, Blas, Koko (nola ahaztu  La Jaca Paca!), Triki eta Conde Dracorekin. Baina nire kuttunena el reportero más dicharachero de barrio Sésamo zen, La Rana Gustavo.  Beharbada bere eraginez ikasi nuen kazetaritza?

sesam

Advertisements

Egunerokoa

“-Noiz hasi behar da serioski idazten? (…)

– -Ahal bezain azkar hobeto- erantzun zion irakasleak.

– Ba orduan etxera noa- esan zuen ikasleak, hitzaldi hutsaletan minutu bat gehiago ere galtzeko prest ez zegoen eta”.

(Del Amo, M. Me gusta escribir, 1987, 23)

Anaiak komunioa egin nuenean oparitu zidan lehenengo egunerokoa. Uste dut opari horrek arrakasta handia izan zuela garai horretan, komunioz jantzitako panpina eta argazki albumarekin batera. Azalean bizikleta gainean neska panpoxa agertzen zen eta urre koloreko letretan MI DIARIO jartzen zuen. Giltzarrapo txiki bat ere bazuen, tamaina bereko bi giltzekin, beste inork bertan jasotakoak ez ikusteko. Sekretutasun horrek bultzatuta hasi nintzen bertan idazten.

diarioUrte batez txintxo-txintxo idatzi nituen bertan gertatzen zitzaizkidanak letra txukunarekin. Gutxi gora behera, aldaketak aldaketa, hauxe zen 365 egunetan idatzi nuena: “ikastolara joan naiz eta lagunekin jolastu dut. Gero etxera etorri eta meriendatu ondoren berriro jolastera joan naiz. Afaldu, kafesnea hartu eta lotara”. Artean izugarri gustatu behar zitzaidan kafesnea, egunero-egunero agertzen baitzen nire kroniketan.

Argi dago nire 9 urtetako bizitzak ezin duela Harry Potterrenarekin konpetitu. Gauzak, ordea, interesgarriagoak bihurtu ziren 14-15 urtetik aurrera. Dagoeneko lehen eguneroko hura bukatu nuen eta beste bat erosi nuen, oraingoan giltzarraporik gabe (segurtasun neurri berria egunerokoa toki sekretuan gordetzea zen), eta gero beste bat eta beste bat… Hemendik aurrera eta hogeitapiku urtera arte lagunekiko gorabeherak eta bihotz kontuek hartzen dute orrien tarte osoa, eta benetan ikusgarria da zer nolako sentimenduarekin dauden idatzita lerro horiek. Noizean behin irakurtzen dut eta atzo gertatu izan balira bezala gogoratzen ditut gauzak. Barrea gehienetan eta malkoren bat ere ateratzen zait oraindik.

Eguneroko hori idazteak asko lagundu zidan hainbat urtetan. Nire pozak, penak, kezkak eta dena delakoak bertan plazaratzen nituen, inoren erantzunaren beldur edota lotsarik gabe. Gaur egun egunerokoa ez, baina blogean idazten jarraitzen dut. Hala ere, inoiz ez dut berriro orduan idatzi nituenak baino gauza “autentikoagoak” idatziko.

Harry Potter-en edozein libururekin konpetitzeko moduan.

ist2_1074046_children_cartoon2

El medio mejor para hacer buenos a los niños es hacerlos felices.

Oscar Wilde

Joe, hiru hilabete ezer idatzi gabe; honek ezin du jarraitu!

Nola pasatzen den denbora, ezta?

song-chart-memes-dog-sniff

Spamak

spam

Ahaztezina

Egin ariketa hau. Jarri mahai gainean etxean topatu ditzakegun hainbat gauza. Boligrafoa, sagarra, edalontzia, aldizkari bat, eguzkitako betaurrekoak, mugikorra eta beste zerbait. Begiratu dena patxaraz, eta saiatu buruan gordetzen. Ederki. Orain, ahaztu sagarra dagoela. Itxi begiak. Aukeratu dituzun beste gauza guztiak gogoratu ditzakezu, sagarra ezik. Saiatu. Sagarra ahaztu nahi duzu. Ba hori da hain juxtu egin dezakezun okerrena. Sagarra begien aurrean agertzen zaizu, handi handia. Ezin burutik kendu.

forget

Ba gauza berdina gertatzen da zerbaitek edo norbaitek obsesionatzen gaituenean. Zerbait ahaztu nahi izatea gogorapen horren mendeko izateko biderik zuzenena da. Obsesioa. Hiztegiaren arabera, ideia finko batek sortarazitako gogo-nahasmendua; burura etengabe etortzen den ideia. Ideia bat ezabatzeko aginduak ideia hori berorri piztu egiten du. Onena irudi hori lasai pasatzen uztea litzateke, lainoak zeruan pasatzen diren bezala. Denborak bakarrik dauka ideia hori ezabatu edo lausotzeko boterea.

Gure artean dagoeneko ez dagoen pertsonarena obsesioa bilakatzen zaigu askotan. Behin eta berriro etortzen zaigu berarekin izandako elkarrizketa hura. Esan zeniona. Eta batez ere esan ez zeniona. Hitzek kateatu egiten gaituzte. Damutu egiten zara.  Elkarrizketa birtuala berregiten hasten zara behin eta berriz. Dutxan zauden bitartean. Gidatzen zoazenean. Gurpil zoro horretatik atera nahi zenuke; zamatzen zaituen pisua arindu nahiko zenuke askotan. Bestetan, ahazteak beldurra ematen dizu.

Bobik 9

Zorionak, prexioxa!

Bobi txikitan 2

Interneten nabigatuz topatutako proiektu bitxi eta interesgarri horietako bat: The box doodle project. Hartu kartoizko kutxa bat eta pertsonalizatu ezazu nahi duzun moduan.

box_david_tape_01

Astelehena ondo hasteko

Thriller

Oraindik bideoklipa ikusi nuen lehen aldiaz gogoratzen naiz. 8 bat urte izango nituen… eta aste oso batean ametsgaiztoak izan nituen.

« Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea »