Archive for the ‘ordenadorian munduba’ Category

Ikastute berriarekin batera, etxe berria du blog honek.

Hemendik aurrera helbide honetan egongo naiz http://erbinnuriarenaztarnak.tumblr.com/,

i eme-ren aztarnak proiektuarekin bat eginez.

Maizter ona izatea espero dut…

Nire webguneekiko obsesioarekin jarraitzen dut.

Azken urtean webgune berri bat diseinatu eta martxan jartzeko prozesuan parte hartu dut. Hori gutxi balitz, webgune hori oraindik guztiz garatu gabeko intranet batekin lotu behar izan dugu. Hirugarren aldia da webgunea berritzeko lanetan aritzen naizela azken 9 urtetan. Nola aldatu diren gauzak!

Gaur deskubritu dut serie hau eta benetan pena merezi duela uste dut. gainontzeko kapituluak jeitsiko ditut.

Ea zuek zer esaten dezuen.

Interneten nabigatuz topatutako proiektu bitxi eta interesgarri horietako bat: The box doodle project. Hartu kartoizko kutxa bat eta pertsonalizatu ezazu nahi duzun moduan.

box_david_tape_01

…eta ez dakizu.

Helbide honetan sartu, eta orain arte ezkutuan izan duzun zure alter ego adoretsua ezagutuko duzu.  Ez itxaron gehiago, zure ingurukoek behar zaituzte eta!

Hauxe nere superitxura (deitu nazazue Kapadun Abenturazale Kapitaina KAK hemendik aurrera, mesedez):

herobooz

Krisi garai hauetan gerrikoa estutzea beharrezkoa da eta arlo honetan Internetek ere hainbat txoko interesgarri eskaintzen dizkigu. Nolotiro.com gunean izugarrizko gauza interesgarri piloa topatu daitezke doan.

Oro har, oraindik sexuaren ikuspuntu maskulino bat jasotzen dugu komunikabideetatik. Hori dela eta, oso interesgarria iruditu zait DEVORA RAN bezalako aldizkari elektroniko batekin topo egitea. Hona hemen beraien aurkezpena:

“DEVORA RAN® es una revista sobre la cultura del sexo fundada por dos mujeres (Soledad Romero y Sabine Klötzer) hartas de la visión tradicional y repetitiva del porno. DEVORA RAN® es el inédito escaparate de la revolución sexual que la sociedad atraviesa; una verdadera alternativa al convencionalismo de la industria sexual de la actualidad.

DEVORA RAN® se dirige a mujeres y hombres para consolidarse como la primera revista de sexo destinada a un público mixto. La fuerza de DEVORA RAN® está en ser la alternativa que todos esperaban. Debuta en el mercado sin competencia, dispuesta a complacer e informar a un consumidor desinhibido en el sexo y amante de la cultura.

DEVORA RAN® no es una revista porno, abarca mucho más que penetraciones, felaciones y pollas. No sólo retrata modelos posando, explora por mediación del arte la actitud y la cultura sexual de gente real.

DEVORA RAN® es una plataforma de difusión que da a conocer las obras de sus colaboradores: el arte en el sexo, a través de la fotografía, el cine, la música, la literatura, la filosofía, la pintura, la ilustración, el diseño, etc.  DEVORA RAN® culturiza el sexo coordinando proyectos, organizando eventos y publicando las propuestas de los mejores artistas”.


Erika Lust zine zuzendariari egiten dioten erreportajea adibidez, kontuan hartzeko modukoa dela uste dut. “Five stories for her” (2007) filman bost istorio erotiko kontatzen ditu, emakume zein bikoteei zuzenduta eta mentalitate maskulinotik zuzendutako pornotik ihes eginez.

Uda garaian behin baino gehiagotan pena ematen digu garai batean hartu genituen ingelesezko klase haietan nahikoa arreta jarri ez izana. Hori dela eta, Irlandara joan aurretik zure ingeles lotsagarria zerbait ulergarrian bilakatu nahi baduzu, eman bueltatxo bat Italki web gunetik.

Hizkuntzak trukatzeko eta ikasteko gune soziala da, eta bertan hainbat baliabide topatu ditzakezu hainbat mintzaira ikasteko (arabiarra, txinatarra, frantsesa, gaelikoa, latina…): hizkuntza-kideak (praktikan jartzeko), kontsulta gunea, wikiak, artxibo trukaketa, baliabideak…

114.gif

Ni guztiz identifikatuta sentitzen naiz. Lehenengo posta elektronikoko mezuak begiratu (viagra eta zakil luzapeneko zabor-mezuak ezabatzea, batez ere), gero Alesti RSS irakurlea saltseatu (joe, zenbatetan harpidetu naiz?), ondoren lagunen Flickerreko argazkiei kritika egin (goitizenekin, noski), bigarren eta hirugarren posta elektronikoak errepasatu (bai, izen abizen faltsuak erabiltzen dituzun horiek)… Tristea da baina tekno-friki (tekno-yonki?) bat bihurtu naizela onartu beharra dut.

Komikiaren egilea Mauro Entrialgo gasteizatarra da eta hainbat tokitan lan egin du. Dagoeneko bada urte bat Interneteo y aparatuquis bloga jarraitzen dudala, eta benetan puntazoak ditu.




  • Artxibok

  • Meta

  • Estatistikak

    • 25.689 hits