Archive for the ‘musika’ Category

Astelehena ondo hasteko

Thriller

Oraindik bideoklipa ikusi nuen lehen aldiaz gogoratzen naiz. 8 bat urte izango nituen… eta aste oso batean ametsgaiztoak izan nituen.

The Sparteens

Gaurko aurkikuntza ederra: The Sparteens.

Entzun lehen kantua.

Herentziaren mendeku

Herentzian alde artistikoa utziko ote dit!  ;-p

Apostua

Euskaldunak apostuzale amorratuen fama daukagu, baina gaur topatu dudan honetan ez dakit askok parte hartuko genukeen.

Badakizue Amy Whinehouse azken aldian musikagatik baino bere bizitza pribatuagatik dela albiste. Beno, ba web gune batetik egiten den galdera hauxe da: Noiz hilko da Amy? Partehartzaileek egun eta ordu bat aukeratu behar dute, eta irabazleak iPod Touch bat jasoko du etxean.

Tom Waits gabe

Saiatu gara baina ezinezkoa izan da. Datorren uztailaren 12an ezingo dugu Tom Waits-en kontzertura joan Kursaalera. MP3arekin konformatu beharko dugu…

Marlango, azkenean

marlango-azkenean.jpgEta azkenean, hilabete pasatxoren ondoren, Leonor Watling-en ahotsa entzuteko aukera izan genuen atzo. Berarekin batera, taldearen bigarren bizkarrezurra den Alejandro Pelayo (pianoa), Oscar Ybarra tronpetajolea eta beraien izenak gogoratzen ez naizen beste hiru mutil igo ziren (bateria, bajua eta gitarra) Victoria Eugeniako eskenatokira. Hauxe eskaini ziguten menua ordu t’erdi pasatxoan:

Never trust me, Enjoy the ride, Cry, Fast, Pequeño vals, Not without you, Sink down to me, Wrong way, Hold me tight, Arquitecture of lies, Mind the gap, Silence (In this area), I do, Love song, Twisted and sick, Walkin’ in Soho, Once upon a time, Shake the moon, Shiny fish, Vete eta Dance, Dance, Dance.

Ez naiz musika kritikaria eta beraz ez det inolako txapa teknikorik sartuko. Udan euria egin ondoren berriro eguzkia ateratzen deneko argia eta usaina bezalakoa izan zen kontzertua neretzat.

(Argazkia: Unanue DVrentzat)

Horretaz gain, bi apunte hausnarketa modura:

1. Harrituta geratzen naiz musikaz inguratuta egon eta bere aukian zirkinik egin gabe egoten direnekin.

2. Kantaren erritmoa laguntzeko txaloen kontu hori. Zergaitik ez dute 30 segundu baino gehiago irauten?

Hegal egiten

hegal-egiten.jpgDenbora asko nengoen mp3an musika berdina nuela. Kanten zerrendari astinaldi bat emateko asmoz pentsatzen aritu nintzen ea zer nahi nuen sartu, eta segituan etorri zitzaidan kapritxoa: Itoizen zuzenekoa, “Eremuko dunen atzetik nabil“.  Beti izan da nire diska kuttunetakoa, baina kasetetik CDra eta gero mp3rako bideko linboan galduta zegoen. Lanerako bidean etorri naiz harribitxi hau entzuten, izugarrizko “subidoiarekin”.

Hegal egiten.

Marlango, itxaron behar

marlango-itxaron-behar.jpgIzugarrizko gogoa nuen gaur Marlango entzuteko. Beroketa moduan, azken bi egunetan beraien disko guztiak pare bat aldiz entzun ditut eta aurrez gozatzen ari nintzen gaur arratsaldekoaz pentsatzen.

i emek deitu didan arte. “Ez zara enteratu?” “Ez, zer gertatzen da?” “Kontzertua bertan behera geratu da. Leornor gaixo dago”. Beraien web gunera sartu naiz eta halaxe da, Leonor gaixoak ” faringoamigdalitis pultacea aguda” dauka eta ohean omen dago 39 graduko sukarrarekin.

Ba hori, gogoarekin geratzen naizela martxoaren 30era arte. Baina itxarongo dut, merezi du eta.

robin-mckelle.jpgBiorritmo aldaketa garai honetan, disko honek endorfinak askatzen dizkit. Ez da makala bere efektu terapeutikoa, ez horixe!

“Introducing Robin McKelle“(2007) abeslari estatubatuar honen bakarkako lehen lana da (orain arte beste abeslarien korista eta Boston Pop Orchestrako kidea izan da). Lan honetan EEBBetako 30 eta 40. hamarkadako kantutegi klasikoa moldatu egin du. Dagoeneko kritikariek Ella Fitzgerald-ekin alderatzen dute bere ahotsa. Jazzaren urrezko garaira eramaten zaitu.




  • Artxibok

  • Meta

  • Estatistikak

    • 25.689 hits