Archive for the ‘telebista’ Category

Gaur deskubritu dut serie hau eta benetan pena merezi duela uste dut. gainontzeko kapituluak jeitsiko ditut.

Ea zuek zer esaten dezuen.

Koko eta Trikik 40 urte

Duela 40 urte sortu omen zen Sesam Street. Pila bat gozatzen nuen Epi, Blas, Koko (nola ahaztu  La Jaca Paca!), Triki eta Conde Dracorekin. Baina nire kuttunena el reportero más dicharachero de barrio Sésamo zen, La Rana Gustavo.  Beharbada bere eraginez ikasi nuen kazetaritza?

sesam

Plastikitoak

Ai ama, ni horietakoa naiz!

Telebista kate guztietan egiten dituzte zozketak eta lehiaketak: “Bidali SMS bat 000 zenbakira aurretik ZOZ jarrita eta ondoren zure izenarekin; 20.000 euro zureak izan daitezke” (edo kotxea, edo bidai bat…). Krixton negozioa omen da SMSena, baina krisi garaian oraindik eta jende gehiagok bidaliko ditu (Loteriarekin ere berdin gertatzen ari baita).

Nire galdera da: norbaitek ezagutzen al du horrelako zozketarik tokatu zaionik? Existitzen al dira benetan?

Uda aurretik estreinatu zen Cuatro katean “Dexter” seriea (ostegun gauetan). Kontuan hartuta udako programazioa urtean zeharrekoa baino askoz ere txarragoa dela (bai, posible da), programa honek telebista existitzearen nolabaiteko esperantza ematen dit.

Dexter gainontzeko gizakienganako inolako sentimendurik ez duen tipoa da, are gehiago, izugarrizko habilidadea du jendea hil eta zatitzeko. Bere aitatzekoak, txiki-txikitatik jakin zuen Dexterren sekretua eta “trebetasun” hau helburu onuragarriak lortzeko eskolatu zuen. Hori dela eta, legetik haratago geratu diren gaizkileak erahiltzen ditu. Era berean, pertsona “normalaren” itxura ematen ere irakatsi zion, eta hori esker polizi departamentuan lan egiten du, arrebaordearekin batera.

Zergatik dut gustoko?

1. Gaiaren berritasuna. Hau da, psikopata “onaren” ikuspuntua aurkezten digu. Guztiok daukagun alde ilun horrekin identifikatu eta berarekiko enpatia garatzen dugu, nolabait esateko.

2. Aktoreak. Dexter interpretatzen duen Michael C. Hall aktorea krixtona da. Baina berarekin batera, bere arreba, Jennifer Carpenterrek edota Doakes sargentoak (Erik King) ere luzitzeko moduko lana egiten dute.

3. Elkarrizketak eta gidoi onak.

Zapping

Garai batean

pertsonak euren iritziengatik

epaitzen genituen;

gaur, pertsonak,

telebista-kate guztiak

aztertu ondoren

aukeratzen duten programaren

arabera bereizten dira.

(Pako Aristi. Gauza txikien liburua. 2004. Erein)

Españako selekzioarekin

pelota.jpgBai, nik ere atzo España-Rusia saskibaloiko finala ikusi nuen, aitortzen dut. Gaztetatik jarraitzen dut kirol hau telebistaz (butakako kirolari peto-petoa naiz). 10 kankailu bizi-bizi kantxaren alde batera eta bestera ikustea atsegin dut, bai eta beraiek ibiltzen dituzten galtza motzak (!) noraino iritsiko litzaizkidaken pentsatzea ere (ezin dut ebitatu).

Eurobasquet-a nahikotxo ikusi dut eta ederki pasa ere bai. Montesen garraisiak eta esaldi-makuluak buruz ikasi ditut, Iturriagaren paridek belarriak urratu dizkidate eta bi hauen artean Epiren existentzia susmatu dut.

Eta bai, Españako selekziorekin egon naiz. Edo erdizka egon naiz, hobeto esanda. Erdizka diot, Euskal selekzioen aldekoa naizelako eta partida aurretik ereserkia jotzen zutenean katez aldatu egiten nuelako, adibidez. Eta erdizka diot azken finean, inkontzienteki Pau, Calderon, Navarro, Garbajosa, Rudy, Reyes, Mark, Mumbru eta Pepurekiko sinpatia izan dudalako.

Aitortzen dut.

takamoto.jpgIwao Takamoto, Scooby-Doo marrazki bizidunen sortzailea astelehen honetan dil da, 81 urte zituela. Takamotoren lana Disney eta Hanna-Barbera enpresetan islatu da mende erdiz baino gehiago (“La Cenicienta”, “Peter Pan”, “La dama y el vagabungo”, “101 dálmatas”, “Los Supersónicos”, “Los Picapiedra”…), baina Scooby-Doo-k eman zion arrakasta handiena.

Berak esaten zuenez, pertsonaia hau Daniar Handiak hazten zituen gizon batekin hitz egin ondoren sortu omen zuen 1969an, eta izena Frank Sinatra-ren “Strangers in the night” kantaren amaierako esalditik atera omen zuen. Txakur hizlari izutiak lau lagun izaten ditu abenturakide: Fred “freddie” Jones, Daphne Blake, Vilma Dinkley eta Norville “Shaggy” Rogers beldurtia (niretzat maitagarriena). 2004 eta 2005 artean, Scooby-Doo-k Guiness errekorra mantendu zuen marrazki bizidunetako kapitulu gehien dituen serie bezala. Zeinek kendu dio errekorra? Nola ez, The Simpsons-ek.

nostalgia-animados-sccoby11.jpg

Ezin esan nire marrazki bizidun kuttunenak zirenik, baina gogoratzen dut gaztetan gustura ikusten nituela bere gora beherak. Pentsatzen dut azken urteetan Iwaok ez zuela marraztuko, baina… Scooby Doo umezurtz geratu da. Bootxo.

Kritika horia

family.jpg2007ak ezustekoentzat tarterik baduela frogatu dit bere lehen egunetan: Simpson familiaren ikusi gabeko kapitulu bat topatu dut!!! Bai, bai, ondo irakurri duzue; bazkal ondorengo marmota-orduan urrutiko agintearen seigarren botoia sakatu dut Springfield-eko familiaren gora beherak (berriro) ikusteko asmoz, eta hara non nire harridura istorioa ikusigabea nuela konturatzean! Aleluya! (garai hauetan ezin egokiagoa)

Bai, badakit larunbatetan 15. denboraldiko kapitulu berriak ari direla botatzen, baina nik ez ditut ikusten, beharbada larunbat gauetan etxean egotea baino gauza hoberik egiteko dudalako (beharbada esan dut). Hala ere, niretzat eguerdiko tartea historikoa da, eta ohiturak bertara eramaten nau.

Izan ere, Matt Groening-ek sortu zuen familia 1991. urtean (!) ezagutu genituen La2 katean, eta hirugarren deboralditik aurrera Antena 3 kateak izan du “monopolioa”. Dagoeneko, 16, 17, 18 eta 19. denboraldiak ere erosita dauzka. Egia esan, Homer, Marge, Bart, Lisa, Maggie eta Springfiiel-eko gainontzeko herritarrengatik ez balitz, ez nuke sekula ikusiko kate hau; beharbada horregatik jarraitzen du 12 urtez kapituluak errepikatzen.

moe-homer-barney-at-bar-e1968_sml.JPG

Marrazki bizidun maitagarri hauek izugarrizko kritika egiten diote gizarte estatubatuarrari; american way of life,balioak, aurreiritziak, sistema politikoa… Baina ez gaitezen engainatu: dagoeneko gure gizartearen kritika egiten dutenik ezin dugu ukatu. Eta izugarri ondo egiten dutela iruditzen zait.

Nire pertsonairik gogokoena Homer da, dudarik gabe. Baina berataz aparte, Moe da nire kutttunena. Gustora asko hartuko nuke Duff garagardo bat berarekin eta Barney-rekin!

Zein da zure pertsonairik gogokoena? Bootxo.




  • Artxibok

  • Meta

  • Estatistikak

    • 25.689 hits